Bandsintown
get app
Sign Up
Log In
Sign Up
Log In

Phone icon
Get App
Artists & VenuesPromotersHelp
PrivacyTerms
Gatibu Tickets, Tour Dates and Concerts
Gatibu Tickets, Tour Dates and Concerts

GatibuVerified

2,625 Followers
Never miss another Gatibu concert. Get alerts about tour announcements, concert tickets, and shows near you with a free Bandsintown account.
Follow

About Gatibu

Gatibu Bizkaiko Gernika herrian 2002an sortutako euskal rock taldea da eta laukote bezala egin dute gaur arte argitaratutako bost disko eta zuzeneko bat. Beraien lehendabiziko abestietatik argi eta garbi antzeman daiteke taldea euskal kulturako lerro musikal hedatuenetarikoa izateko jaioa izan dela. Hamarkada pasatxo bateko bizitzan bere lanen joera soinu naturalago, gozoago eta irekiago baten bilaketan bideratu duela azpimarra daiteke, estudioko emaitzak nabarmenki hobetuz eta edozein jarrera abangoardistetatik urruti mantenduz. Bere musika-estiloa mendebaldeko euskaran abesturiko rock koloretsua da oinarrian, melodiaz betea eta bizia. Konplexu artistikoetatik ihesi egindako musika zabala, rock-aren indarra pop-aren doinuarekin bustiz sortzen dena gehi pasioa edo gogo bizia, maitasuna edo adiskidetasuna eta emozioek edo gogo-aldarteek ardatz dituen egunerokotasun gaiei buruz idatzirik dagoena. Baina enborra rock-a eta pop-a izan arren, hortik irteten diren adarrek ematen dituzten hostoak ere ureztatzen ditu; folk, country eta disko/funky erritmo dantzagarridun batzuk ere modu natural osoz atxikitzen dira errepertorio guztian zehar. Musikari leihoak zabaltzen dizkion estiloa uztartzen du, taldea momentu oro haize berriz kutsatu dezan. Hamabi urte hauetan ehundaka kontzertu eman izan ditu taldeak Euskal Herriko zazpi kantoietan zehar, aretoak eta plazak leporaino beteaz. 2006an Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen edizioan presente egon zen, besteak beste, Ben Harper & The Innocent Criminals, The Cult, The Cardigans eta Lori Meyers bezalako taldeentzat atariko lanak eginez. 2014an adibidez EHZ jaialdian Ska-P eta Pendulum talde entzutetsuekin agertokia partekatzeko beta izan zuen. Espainia aldetik Madrid, Barcelona, València, Ourense eta Xixón bezalako hirietara eginak ditu irteera bakan batzuk, hala nola, London, Belfast, Cork eta Londonderry hirietara atzerriko ateraldiak kontutan izaten baditugu. Gatiburekin kolaboratu duten musikari bertutetsuenen artean «Robe» Iniesta (Extremoduro), «Fito» Cabrales (Platero y Tú, Fito & Fitipaldis), Iñaki «Uoho» Antón (Platero y Tú, Extremoduro), Luis Camino (21 Japonesas, Mecano, Abya Yala) eta José Alberto Batiz (Akelarre, Tapia eta Leturia Band, Fito & Fitipaldis) aipatu genitzake, denak sobera ezagunak Euskal Herriko eta Espainiako musika kulturari egindako ekarpenengatik. EITB Euskal Irrati Telebistak hirutan saritu du taldearen egite ona: 2003an kantu onenaren Gaztea saria emanez eta 2009an kantu eta disko onenaren Gaztea sari bikoitzarekin golardatuz. Bestalde, gutxiago ez den This Is Rock aldizkari espezializatuak bere 105. alean aipamen berezia egin zion Zazpi Kantoietan diskoari. This Is Rock: «Ukaezinezko kalitatezkoa. Menpekotasuna sortzen du eta arretaz entzutea merezi du». Gara: «Gehiengo batek begiko du, eta arrazoiz, bere abestiak inspirazioz beteriko pilulak diruditelako ahoan hiruzpalau buelta emanez berehalako efektua sortarazten dutenak. Gatibuk bezalako abestiak konposatzeko gai dena txalotzen dut». Zona Ruido: «Beste maila batera darama bere musika, agian ez hain indartsu, baina kalitatez betea hegal guztietatik». Info Rock: «Euskal rock eszenan erreferentziadun talde bezala duen arrakasta guztiz merezitakoa da». Diario de Noticias de Navarra: «Euskal rock-a birsortu eta aurreiritzirik gabe XXI. mendean indarrez eta entitatez aurrera egin daitekeenaren erakustaldi biribila». Euritan Dantzan Gatiburen seigarren lana da. Haimar Arejitak eta Iñigo Etxebarrieta «Pitu»k elkarlanean ekoiztutakoa Bizkaiko Mungia herriko Muxikon estudioan. Pop eta rock-aren artean dantzan dabiltzaten bost abesti berriz, Nashville estiloan egindako Benito Lertxundiren Loretxoa klasikoaren bertsio batez eta Nancy Sinatraren Bang bang (My baby shot me down) abestiaren estilora gerturatzen den bertso-musikatu batez osaturik orotara. Doinu irekiagoa, girotuagoa, garbiagoa eta klasikoagoa bilatu du lan honetan. Gatiburen diskoetatik naturalena eta bernizadura gutxien daukana da, freskoena. Erraz harrapatzen gaituzten doinu zuzenez hornitua, pop eta rock klasikoan iradokitutako kitarra zoli eta orekatuek gorputza astintzen laguntzen duten baxu eta bateria borobilekin sinbiosia eratuz. Diskotik-diskora gero eta gorago doan talde honen gailurra urruti nabaritzen da. Etorkizunari begira Gatiburen erronka mugak gaindituz beraien musika Euskal Herritik haratago eramatea eta zabaltzea da, gutxiengoan dagoen hizkuntza baten erabilerak musika hedapenerako oztopo izan daitekeenaren aurreiritzi guztiak etzanez eta musikaren unibertsaltasuna irmotasunez aldarrikatuz. #askeMB
Show More
Genres:
Rock
Band Members:
Haimar Arejita, Gaizka Salazar, Mikel Caballero, Alex Sardui

No upcoming shows
Send a request to Gatibu to play in your city
Request a Show

Bandsintown Merch

Circle Hat
$25.0 USD
Live Collage Sweatshirt
$45.0 USD
Rainbow T-Shirt
$30.0 USD
Circle Beanie
$20.0 USD

Get the full experience with the Bandsintown app.
arrow